SABIN EGIGUREN APRAIZEK EUSKAL FOLKLOREAREN ALDE
EGIN DUEN LANAREN LABURPENA


Sabin Egiguren Apraiz

 

 


   

Hamar urte zituela, Bittor de Olaeta (Bilboko Ballets OLAETAren zuzendaria) dantza-irakaslearen eskolak hartu zituen.

1969. Bizi nai euskal dantzen taldeko kidea izan zen, eta 1962an Bilboko Gaztedi taldekoa.

1962-63. Ariz-Basauriko Edurre dantza-taldea zuzendu zuen.

1964. Parisa joan zen, ETORKI konpainia profesionalaren eskutik dantzatzeko, sei egunez, Theatre Champs Elyssées antzokian

Gorantza euskal dantza-taldea sortu zuen. Geroago, Herrikoi izena izan zuen eta azkenik BIZKAI euskal dantzari taldea.

1968.
Hainbat urte lanean eman ostean, lehenengoz antolatu zuen ziklo osoa (bederatzi dantza), Dantzari-dantza izenekoa, BIZKAI euskal folklor elkartearekin.

Durangoko Merindadeko Soka-dantza eskuratu eta Erregelak erantsi zituen.

1969. Orduko Gorantza taldean zegoela—gaurko BIZKAI euskal folklor elkartea—idazki bana igorri zien Bizkaiko dantza talde guztiei, eta Gizpuzkoako eta Arabako batzuei (guztira 150). Idazki horren bidez, Gorantza prest agertu zen Bizkaiko Dantzari-dantza benetakoa zelan dantzatzen den irakasteko. Dantza hori Durangoko Merindadeko dantza-maisu ospetsuenek irakatsi zieten Garai-Bizkaian. Erantzun ozena eman zioten garai hartako dantza-taldeek Gorantzak egindako eskaintzari.

Dantzari-dantzaren pausoak eta koreografia aldaturik, Durangoko Merindadeko Dantzari-dantza benetakoaren ikasbidea jorratzen hasi zen dantza hori egin eta jendaurrean erakusten zuten Euskal Herriko dantza-talde guztietan. Antzinako dantza hau oker irakatsi zigun Bilboko Juventud Vascaren federazioak, XX. mendearen hasieratik.

1969. Parisko ETORKI konpainiara itzuli zen, eta lau hilabeteko bira egin zuen Europako herrialde batzuetatik.

Beste jarduera batzuk

1976an, egitasmo berritzailea aurkeztu zuen BIZKAI dantzari taldearen batzarrean, gaurko Ohiko Euskal Dantzaren Eskola. Euskal Herriko Ohiko Euskal Dantzaren lehen Eskola izan zen.

1987. Uztaila. «Euskal Dantza Folklorikoaren Lantegia» zuzendu zuen XV. International Tanzwerkstatt Bonn´87 ikastaroan, Alemanian.

Sabin Egiguren Apraizek eta, horren zuzendaritzapean, BIZKAI euskal dantzari taldeak sari asko lortu ditu.

Ezin konta ahala folklore-jaialdi egin dira Sabin Egigurenek zuzendu eta koordinaturik, eta horietako batzuek oihartzun handi-handia izan dute Euskal Herrian.

Euskal Dantzarien Biltzarraren sustatzaile eta sortzaileetako bat izan zen Bizkaian. Bertan, zuzendari-kargua bete zuen.

1977. EDBren Euskal Herriko Zuzendaritza Batzako kidea izan zen, baita Bizkaiko Zuzendaritza Batzako kidea, baina kargu biak utzi zituen 1979an.

Gaur egun, zuzendari-lanetan segitzen du BIZKAI euskal folklor elkartean.

 

Autonomia kalea, 44 behea. 48010 Bilbo-Bizkaia. Euskal Herria
Eusko Jaurlaritzaren Kultur aretoan. Tel./fax 94 421 01 61