4. Artikulua.—Arestian azaldutako helburuak betetzeko BIZKAI euskal folklor elkarteak ondoko jarduera hauek jorratuko ditu:



Irrintziak

    —Dokumentazio saila, eta, horren barruan, honako atal bereziak eratzea:
 
—Biblioteka
—Filmoteka (zinema-bideoa)
—Diskoteka
—Fonoteka
—Diapoteka
—Fototeka

—Ohiko kultura ikertu, horren gaineko datuak bildu, aztertu eta biziberritzeko lan-taldeak osatzea, ondoko alderdiei dagokienez:
 
—Dantzaren pauso eta koreografiak
—Musika eta musika-tresnak
—Jantziak


Dantza-irakasleak prestatzea, dantza eta koreografiari buruzko —bai eta euskal kulturari buruz ere— jakintza sakona eskuratzeko. Irakasle gisara prestatu ostean, lanpostuak bete ahal izango dituzte ikastetxe publiko eta pribatuetan, dantza-eskoletan, folklore-taldeetan, dantza-etxeetan eta abarretan.

—Elkarteak garatu gura dituen helburuen antzeko eta osagarrizko jarduerak jorratu edo antolatzea.

—Ohiko kultura esparru guztietara hedatu eta zabaltzea, elkarteak eskura dituen bitarteko baliatuz. Hala, liburuxkak, liburuak, diskoak zinta magnetofonikoak, CDak, argazki edo diapositiba bildumak, bideo-filmak eta beste elkartearen babesaz argitaratuko dira, bai elkarteak berez dituen bitartekoak, beste norbanako batzuenak edo erakunde publiko nahiz pribatuenak erabiliz.

—Lan-taldea osatzea ohiko kulturaren edozein adierazpide biziren gaineko datuak bildu eta notazioa jasotzeko, gaur egungo teknikak eskura jartzen dizkigun ikus-entzunezko bitarteko berrienekin.

—Dantza-eskolak ematea.

—Dantza-etxeak sortzea.

—Dantza-ikastaro eta -lantegiak antolatzea.

—Mintegiak, biltzarrak eta topaketak antolatzea, herrialdean bertan nahiz atzerrian, ohiko kulturaren aditu, ikerlari eta zaleen pizgarri.

—Ohiko kulturari buruzko zeinahi ekitaldi (bertakoak nahiz atzerrikoak) antolatzea, olgeta modua izateaz gain, jendeak laguntzeko BIZKAI elkartearen estatutuetako helburuak betetzen.

—Elkarteak harremanak landuko ditu herrialdeko nahiz atzerriko erakunde ofizial eta pribatuekin, ohiko kultura eragingarriro ikertu, aztertu, babestu, zaindu eta sustatzen laguntzeko.

—Elkarteak parte hartu ahal izango du, aztertze —edo zabaltze— talde gisa, dantzaren inguruko mintegi, biltzar, ikastaro edo lantegietan, ohiko kulturari loturiko lan-bileretan, eta bestelakoetan, gure herrian nahiz atzerrian.


Autonomia kalea, 44 behea. 48010 Bilbo-Bizkaia. Euskal Herria
Eusko Jaurlaritzaren Kultur aretoan. Tel./fax 94 421 01 61